Modulu ez-estandar batzuen itzulpena

Modulu ez-estandar batzuen itzulpena

Juan Ezeiza -
Erantzun kopurua: 2
Itzultzaileak-ren irudia
Kaixo!
Betiko moduan saltseatzen aritu eta gero, modulu eta bloke ez-estandar batzuen euskarazko bertsioa bidaltzen dut:
  • Netpublish (aldizkaria egiteko modulua, outpublish osagarriarekin aldizkari bukatua bisitarien eskura jar daiteke).
  • Game (jolas modulu honekin urkatua, aberatsa, sugeak eta eskailerak, sudokuak, irudi izkutua eta hitz zopak antola daitezke glosategi edo galdera-bankuetatik abiatuz).
  • CMS (Moodle-rekin eduki-kudeatzaile baten funtzioak era xume batean betetzeko modulua).
  • Flashcard (karta-multzoen bidez irudi, soinu edo definizioen bildumak ikasteko modulua).
  • Estatistikak (gaurko eta epe-jakineko konexio-kopurua, erabiltzaile- eta ikastaro-kopuruak grafikoki erakusten dituen blokea).
CMS Modulua oraindik ez dut probatu, baina besteak 1.8.4 gure bertsioarekin ondo dabiltzala baieztatzen dizuet.
Agur.

Puntuazioen batuketa: -
Juan Ezeiza(e)ri erantzunda

Er: Modulu ez-estandar batzuen itzulpena

Abel Camacho -
Garatzaileak-ren irudia Itzultzaileak-ren irudia
Aupa Juan,

Eskerrik asko egindako lanagatik. Askotan horrelako modulu eta blokeetan aurkitzen dugu gure behar askoren konponbidea eta ez da erraza izaten modulu ez-estandar horiek guztiak ezagutu eta aukeratzea.

Eskerrik asko eta animo! Oporrak laster ditugu-eta!

Abel


Abel Camacho(e)ri erantzunda

Er: Modulu ez-estandar batzuen itzulpena

Juan Ezeiza -
Itzultzaileak-ren irudia
Hona hemen beste modulu ez-estandar batzuen itzulpena:
Oso webquest zalea ez banaiz ere, ikastolako irakasle batzuek webquestak egiten dituztenez, lehenengo bi moduluak instalatu ditut. Bigarrenak arazo batzuk eman dizkit, baina foroetan jende asko horrekin pozik dago.
Exabis paper-zorroa (edo portafolioa) aukeratu dut bloke praktiko bezain xume eta instalatzeko erraza delako. Hala ere, paper-zorroen funtzio guztiak nahi dituenak Mahararekin saiatu beharko luke.
Azkenik, Lightbox Gallery argazki-galeriak antolatzeko baliabidea da, grafikoki oso erakargarria eta erabiltzeko eta instalatzeko benetan erraza.
Norbaitentzat baliagarriak izatea espero dut.
Ondo segi.